UDALETAKO MOZIOEN GIDA
UDALETAKO MOZIOEN GIDA
Tapia legearen kontra agertu nahi dugu Jaurlaritzaren alde bakarreko erabakiak inposatuko dituelako, udaletxeen ingurumen eskumenak ukatuko dituelako eta herritarren erabakiei, ustezko Interes orokorraren izenean, muzin egingo dielako. Baso Biziak Plataformak kontrako bidea bultzatzen du, hau da, herritarrek sortutako taldeak bildu, administrazioen erabakiak fiskalizatu eta bestelako basogintza ez industriala eta ez suntsitzailea bultzatu.
Nahiz eta orain arte ez den bete , Bioaniztasunaren aldeko legedia ezartzearen kontrako beste urrats handia dugu hau. Larrialdi klimatiko honetan, Tapia legea eta bioaniztasun galera ekiditzea, bateraezinak dira guretzat.
Tapia Legea" geldiaraztea eskatu du Araba Bizirik plataformak
Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat elkarte batzen dituen Baso Biziak plataformak Elgetan aurkeztu duen gidak, hainbat udaletan eukaliptoaren kontra jarri diren mozioen nondik norakoak jasotzen ditu. Egileen esanetan, beste herri batzuetan antzerako asmoak dituztenei baliagarria izatea da asmoa.
Hau duzue gure dokumentuaren azala.
Bertan dagoen QR kodean klikatuz gero, dokumentu osoa aterako zaizue.
Ez baduzu aukera hori, HEMEN duzu dokumentu osoa.
Baso Biziak plataformak orain arte hainbat herritan aurkeztutako mozioak gida batean jaso ditu: "Tresna baliagarria izango da bide hori jorratu nahi duten guztientzat". (2021/09/10 Asier Alkorta)
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hainbat elkarte batzen dituen Baso Biziak Plataformak Udaletako mozioen gida aurkeztu du. Funtsean, hainbat udaletan eukaliptoaren kontra jarri diren mozioen nondik norakoak jasotzen ditu gidak, eta egileen esanetan, beste herri batzuetan antzeko asmoak dituztenentzako baliagarria izatea da asmoa. «Gida honek pistak emango dizkie bide hori jorratu nahi duten taldeei». Oro har, eukaliptoari aurre egiten jarraitzea da plataformaren helburua.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat udaletan jarritako mozioek egindako bideak jaso dituzte gida batean. Jardunaldi bat iragarri dute.