DENON BERDEGUNEAK
DENON BERDEGUNEAK
BASO BIZIAK PLATAFORMA sortu zen basoetako landaketei begira ikusita pinuaren banda marroiaren gaisotasunak basogintza politika birpentsatzeko aukera bat irekitzen zuela monolaborantza masibotik ihes egiteko eta bereziki, eukaliptoaren monolaborantzatik; hori izan zen gure abiapuntua, baina konturatu gara ere gune urbanoetako berdeguneek duten garrantziaz geure egunerokotasunean, izan ere gure bizitzaren zatirik handiena herrietan, hirietan ematen baitugu. Hori dela eta, menditik herrrietara jaitsi dugu begirada eta ikusi dugu praktika arborizidak indarrean jartzen ari direla behin eta berriro hainbat aitzakiaz baliatuz: izan urbanizazioak, eraikin bereziak, parkingak, espaloietako obrak, geltoki berriak eta abar luze bat, beti ere zuhaitzen kalterako. Gainera berdegune urbanoen kudeaketa eta azalera ez da gaur egun larrialdi klimatikoak eskatzen duena.
Hori guztia ikusita harremanetan jarri ginen 2023ko irailean hainbat herritako eragileekin KOORDINADORA bat sortzeko eta lortu, lortu dugu, bere izena DENON BERDEGUNEAK da eta hauek dira, mementuz, bertan gauden taldeak:
BASO BIZIAK PLATAFORMA, ARTIAKO LAGUNAK( Irun), SOS MANTEO (Donostia), BARAKALDO NATURALA, HARITZALDE (Donostia), LANTZARTE BIZIRIK (Berango), EUSKAL HERRIKO HAZIEN SAREA, SOS ASTIGARRAGA, SOS OLARIZU ( Gasteiz), STOP TALA DEUSTO.
TESTU HONEKIKO ATXIKIMENDUA BI MODUTAN EGIN DEZAKEZU:
BAKARKA ( Izen-abizenak, NAN, Herria)
TALDEKA : Taldearen izena, LOGOA, eta herria, herrialdea
Atxikimendurako dokumentuak, euskaraz eta gaztelaniaz:
2024ko urtarrilaren 27an Elorrioko Iturri Kultur etxean egin genuen #DENONBERDEGUNEENALDE ren lehen batzarra. Hemen duzue bideo ia osoa.
URTARRILAren 27an, Elorrion, TOPAKETA bat antolatu nahi dugu partaide guzti hauekin bakoitzaren arazoak, esperientziak, ibilbidea eta lorpenak partekatzeko. Horrekin batera proposatu nahiko genuke DENON BERDEGUNEAK kudeatzeko ARAUDI eredugarri bat.
Irudiz lagundutako hitzaldi bat prestatu dugu, ordubetekoa, gaian sakontzeko.
Interesa baduzue jarri harremanetan gurekin basobiziakplataforma@gmail.com helbidean.