GURE EKIMENAK 2021etik GAUR ARTE
GURE EKIMENAK 2021etik GAUR ARTE
GEHI HITZALDI, FORMAKUNTZA ETA IBILBIDE DIDAKTIKOAK
Iñaki Aizpuru Oiarbide (Itsasondo, Gipuzkoa, 1956) botanikoa da. Aranzadi Elkartearen partaidea, urte askoan Gipuzkoako Foru Aldundian lan egin zuen. Ondoren, IHOBE enpresan aritu zen. Euskal Herriko landareak eta inguruetakoak sailkatzeko gako irudidunak liburua ondu zuen, beste egile batzuekin. IKUSI BERE POWER POINT OSOA HEMEN
Irailean, Baso Biziak Plat ko hainbat taldek ekintza bikoitza burutu genuen: batetik ibai garbiketa eta bestetik #landareexotikoinbaditzaile en behaketa. Jasotako informazioarekin txosten hau osatu dugu:
https://docs.google.com/.../1XTdJ4F_mMx.../edit...
Gure helburuak bikoitzak dira: inbaditzaileak kontrolatu eta #ibarbasoak leheneratu.
https://docs.google.com/.../1Fo.../edit...
Dokumentu hau erabiliz, edozein pertsona edota talde animatzen zaituztegu ESKAERA BIDALTZERA.
Nora? Ba bereziki, ZUEN UDALETXERA(Irakurri Udaletxeei egin diegun eskaera) INBADITZAILEEN MAPA exigituz.
Natura Leheneratzeko Lege malguago bat onartu dute negoziazioetan.
"Legearen helburu nagusia da 2030erako EB Europako Batasuneko landa eremuen %20 eta itsas eremuen %20 leheneratzea; eta, ekosistemetako habitatei dagokienez, horien %30 leheneratzea 2030erako, %60 2040rako, eta %90 2050erako. Batzordearen arabera, egoera «kaskarrean» daude EBko landa eta itsaso eremuen %80 baino gehiago, eta hori «konpontzea» litzateke araudiaren asmoa. "
BBPtik zera diogu: EAEko landa eremua, bereziki, egoera penagarrian dago bioaniztasunari begira, koniferen eta eukaliptoaren monolaborantzaren hedadura dela eta. Argi eta garbi frogatuta dago ARTIKULU HONEK dioen bezala:
"Eusko Legebiltzarraren ekimenez eta Natur Ondarearen eta Klima Aldaketaren Zuzendaritzak eskatuta, Euskal Herriko Unibertsitateko eta Aranzadi Zientzia Elkarteko adituek TXOSTEN BAT argitaratu zuten 2020ko urtarrilean. Bertan sakonki aztertzen da zein diren eukaliptoen landaketaren eraginak eta, aurretik esan dugun moduan, kezkagarriak dira. Aipamen labur bat egiteko asmoz, hauxe dio txostenak 35. orrialdean:
“Emaitzek argi eta sistematikoki adierazten dute eukaliptoen ingurumen-eragin negatiboa. Aurkitutako emaitzak bildu ditugun ia 30 aldagaietatik, ia ez dago eukaliptoek ingurumen-eragin positiborik duenik."
Beraz, guzti hori ikusita eskatzen dugu MONOLABORANTZA HORIEK BERTAKO BASORA LEHENERATZEA, gutxienez lege proiektu horretan aipatzen den %20ra.
MINTEGI FORMAKUNTZA:
Irailaren 28an, ARTADI mintegia bisitatu genuen. Bigarren urtea da mintegien inguruko informazioa eta formakuntza egiten duguna Plataformako kideok.
Iaz Iñaki Larrinagaren BERTOKO BASOA mintegian egon ginen eta geroztik hainbat taldek martxan jarri dituzte mintegi txikiak bere lurretan; bitartean, informazioa eta esperientziak partekatzen goaz geure artean. Aurtengo formakuntza Geerten eskutik jaso dugu.
ARTIKULUA: Inbadituta gaude, eta ez dira alienak
2023ko irailean bigarren ekimen bateratua burutu genuen. Honetan, ibai garbiketaz gain Landare exotiko-inbaditzaileen behaketa gehitu genion. Irailaren 15ean hitzaldia antolatu genuen Elgoibarren. Ikusi ondorengo bideoa.
URTARRILAREN 28 an, URDAIBAIKO EKOETXEAN
BASO BIZIAK PLATAFORMAK antolatutako
egun osoko JARDUNALDIAK
NATURKONen jardunaldietan parte hartu genuen. Donostia, 2022ko abenduaren 17an
BASO-POLITIKA BERRI BATERAKO OINARRIAK
#BASOTIKZER ? traolarekin bideo hau sortu dugu Plataformako kideok adierazteko zenbat zalantza eta desadostasun sortzen dizkigun Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu nahi duen megaproiektu honek.